XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKIALDEKO JAKITURIA. Zerua

Heriotz-ondoko bizitzaren ideian itsututa bizi zen ikasle bati hau galdetu zion Maisuak: Zer dela-ta alferrik galtzen duzu zure bizitzako une bat bera ere, geroko bizitzan pentsatzen?.

Baina, ba al dago, bada, hori ez egiterik?.

Bai.

Eta nola?.

Zerua orain eta lur honetan biziaz.

Eta non dago zerua?.

Hemen eta une honetantxe.